SPJ txapelketako multzoko fasea gaur hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 13a, 09:30

SPJ txapelketan parte hartuko duten taldeak. Arg.: SPJ txapelketa.

Arteo futboleako SPJ txapelketa gaur arratsaldean, hilaren 13an, hasiko da Michelin kirol gunean. 24 taldek izena eman dute eta multzoen fasea lehiatuko dute lehenik

Horretarako lauko sei multzotan banatu dira taldeak. Lehen fase honetako partidak gaur, bihar, etxi eta hilaren 20an jokatuko dira Michelin kirol gunean zein Maialen Chourraut kiroldegian.

Txapelketaren sare sozialetan argitaratu dira norgehiagoken ordutegi zehatzak eta aurten berrikuntza modura aplikazio bidez ere  jarraitu ahalko da txapelketa.