Arauaren testua idazten hasi aurretik herritarren iritzia zein den jakin nahi du udalak. Ekimen horren bidez, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133.1 artikulua betetzen duela jakinarazi du erakundeak, "arau prozesuetan parte hartzeko espazioak gaitzeko beharra ezartzen duena". Gauzak horrela, "gardentasun eta gobernantza ariketa" gisa izendatu du, "aukera ematen diena herritarrei, kolektiboei, hirugarren sektoreko erakundeei eta inplikatutako beste eragile batzuei modu aktiboan laguntzeko alokairuko etxebizitza publikoen parkearen kudeaketa eredua definitzen".
Ekimen horrekin "etxebizitza publikoaren funtzio soziala" sendotu nahi du udalak, "merkatu librera iristeko zailtasun handienak dituztenei bideratuko zaiela ziurtatuta eta sistemari segurtasun juridiko, ekitate eta kudeaketan eraginkortasun handiagoa emanda". Herritar guztiak parte hartzera animatu ditu.