Zaletuek zuzenguneko azken 200 metroetan erabakitako lehia estuez gozatu zuten bost lasterketetan. Vlacav Janaçek jockeya eta Guillermo Arizkorreta prestatzaileak bina garaikur eskuratu zituzten.
Jardunaldia Txintxarri aldizkaria sariak ireki zuen. Lau behorrek lehiatuko proban, Garbo/Sousa eta Villalba/Janaçek buruz buru egon ziren zuzengunean azken 100 metroetara arte; Janaçek eta Aizkorretak prestatutako Villalba bikoarentzat izan zen saria.
Bigarren lehian ere, Janaçek-ek ongi gidatu zuen Magical Beat. Bugatiko bihurgunetik hirugarren atera zen eta erasoa jota, buruan zegoen Marchelo/Lucas bikoa pasa eta helmugara lehen iritsi zen A galopar saria ere eskuratuz.
Zaldilasteketak.eus sarian, bihurgunetik atera eta taldean zegoen Genil/Sousa bikoak kanpotik joateko apostua egin zuen. Gidari portugesaren erabakiak fruitua jaso zuen eta Arizkorretaren ikasle Genil postuak irabazten joan zen helmugara bakarrik iritsi arte.
Laugarren lasterketan, Todoturf sarian, Vega de Montserrat/Castillon bikoak bakarka burua hartu zuen bihurgunetik ateratzerakoan, baina pixkanaka atzetik zetozen gainerako lehiakideek errenta txikitu zuten eta kanpotik zetozen Guerreira eta Gelabertek guztiak aurreratu eta bakarka iritsi ziren helmugara.
Saioari amaiera emateko, Black Type Magazine saria jokatu zen. Tanager/Fayos eta Dance Ahead/De Julian bikoak buruz buru zeuden arren, makiletik ezustekoa eman zuen Beria/Perez bikoak; azken metroetan aurkariak aurreratu eta garaipena erdietsi zuen.
Sariak eta garaileak
1.- Txintxarri aldizkaria saria
Villalba/V. Janaçek
2.- A galopar saria
Magical Beat/V. Janaçek
3.- Zaldilasterketak.eus saria
Genil/R. Sousa
4.- Todoturf saria
Guerreira/J. Gelabert
5.- Black Type Magazine saria
Beria/C. Perez