Andaluziar asteburua izango dugu herrian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 12a, 08:30

Herri dantzaldiak ikusgarriak izan ohi dira.

Semblante Andaluz elkarteko kideek 30. Rocioko Erromeria aurrera eramango dute larunbat eta igandean. Egitasmo gehienak Atsobakarreko parkean izango dira, Arantzazuko Ama parrokiako meza rozieroa eta ama birjinarekin ostean egingo duten ibilaldia izan ezik.

Egitaraua

Hilak 14, larunbata

  • 12:00etan, tabernaren irekiera, musikaz girotuta.
  • 13:00etan, erromeriako "haur flamenkoenen" hautaketa. 4 eta 13 urte bitartekoentzat.
  • 14:00etan, herri dantzaldia.
  • 14:30ean, herri bazkaria.
  • 17:00etan, Errenteriatik etorritako Concha Rociera koruaren emanaldia.
  • 17:30ean, Gipsy Dance modalitatea ikasteko eskola, Lourdes Motiñoren eskutik.
  • 18:00etan, Amaia Gonzalez Caballero akademiako Funky ikasleen emanaldia.
  • 18:30ean, runba flamenkoa ikasteko saioa, Amaia Gonzalez Caballeroren eskutik.
  • 19:30ean, herri dantzaldia.
  • 21:00etan, Rumbabel taldearen kontzertua.

Hilak 15, igandea

  • 12:00etan, tabernaren irekiera, musikaz girotuta.
  • 12:30ean, meza rozieroa, Arantzazuko Ama parrokian. Semblante Rociero koruak parte hartuko du.
  • 13:30ean, parrokiatik atera eta Atsobakarreko parkera ibilaldia, Rocioko ama birjinarekin.
  • 14:30ean, ohorezko ardoa, agintari eta gonbidatuekin.
  • 15:00etan, herri bazkaria.
  • 16:30ean, Errenteriatik etorritako Aljarafe koruaren emanaldia.
  • 17:00etan, dantza emanaldiak: Embrujo Andaluz, Al Alba, Azahar, Azabache eta Duende taldeetako dantzariak ariko dira.
  • 19:00etan, Jakaranda emanaldia, Bitan Bat akademiaren eskutik.
  • 19:30ean, herri dantzaldia.
  • 20:00etan, Semblante Rociero koruaren emanaldia eta ama birjinari agurra.
  • 21:30ean, festaren amaiera.