Jurgi Sukuntza, bikain Gorlizko itsas zeharkaldian

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 11

Sukuntza (erdian), podiuma osatu zuten igerilariekin. Arg.: Clud Deportivo Bilbao

Igerilekuko denboraldia oraindik amaitu ez den arren, itsas zeharkaldiak hasi dira. 83. igeriketa zeharkaldia lehiatu zen hilaren 7an, Gorlizen (Bizkaia) eta Jurgi Sukuntza herritarra podiumeko gorenera igo zen 1.500 metroko proban. Herriko igerilari gazteak 20.03 behar izan zituen ibilbidea egiteko.