Proba antolatu zuen Buruntzaldea IKTko kideez gain, Hazparneko Elkar 64, Calahorrako Nassica, Gasteizko Urgain eta CN Izarraitz, Hernani KE, Ordizia KE, Igartza KE, Atletico San Sebastian, Easwim eta Zarautz Balea IK taldeko ordezkariak izan ziren igerian.
Adin, sexu edo gaitasunak kontuan izan gabe talde ezberdinetako ordezkariak estilo eta saio ezberdinetan nor baino nor aritu ziren igerian. Guztiak bikain aritu ziren eta amaieran australiar probaz ere gozatu zuten.
Sailkapena egiteko maila bakoitzeko puntuazio taula kontuan izan zen eta horren arabera, etxean lehiatu zen Iker Gorosteguik eraman zuen txapela. Honakoa izan zen podiuma:
1.- Iker Gorostegui (Buruntzaldea IKT) - 575 p. - 200 m. libre
2.- Miren Sarobe (Buruntzaldea IKT) - 555 - 100 m. libre
3.- Alatz Bazterra (Elkar 64) - 537 p. - 100 m. libre
4.- Oihan Matute (Buruntzaldea IKT) - 518 p. - 200 m. estilo
4.- Ibon Elola (Buruntzaldea IKT) - 518 p.- 200 m. libre
Saria Buruntzaldea IKTko hainbat kirolarientzat denboraldiko azkena izan zen. Baina beste batzuek txapelketa garrantzitsuei egingo diete aurre hurrengo asteetan, Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketei. Lehenak adin arteko zein infantil mailako Gipuzkoako txapelketak izango dira, hilaren 14an.
Ate irekiak
Horrez gain, Buruntzaldea IKTk atea ireki egunak antolatu ditu igeriketan lehen pausoak eman nahi dituzten haur, gazte eta helduentzat.
Saioak Maialen Chourraut kiroldegian izango dira hilaren 23an, 24an eta 25ean, 17:15etatik 18:00etara. Parte hartzaileek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.
Saioetara joango diren pertsonei izena emateko eskaera egin diete antolatzaileek. Horretarako formulario bat jarri dute herritarren eskura.