Orain arteko rally bereziena ospatuko dute asteburuan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 11

Ohi bezala, Ventanas Alcar dendan aurkeztu dute egitasmoa. Argazkia: Isaac Farre.

Scooter Club Euskadiko kideek eta Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariek irribarretsu aurkeztu dute motorzaleen rallya. Ez da gutxiagorako, izan ere, motorzaleak ekimen hori egiten hasi zirenetik 25 urte igaro dira eta horrelako urtemugek beti eragiten dute ilusio berezia antolatzaileengan. Aurtengoarekin (hilaren 13tik 15era arte) 11 izango dira Lasarte-Orian aurrera eraman dituztenak eta, beti bezala, sustatzaileek herritar denak gonbidatu dituzte antolatutako jardueretan parte hartu eta "zirraragarria" den mundu bat ezagutzera.

Egitaraua

Hilak 13, ostirala

19:00etan, motorzaleei harrera eta motorren erakusketa, Donostia etorbidean.

21:30ean, pintxo-afaria, Santxo tabernan.

22:30ean, motorzaleen gau ibilaldia.

23:00etan, festa Buenetxea kafetegi-tabernan: Irla eta Javi Infussion DJen zuzeneko emanaldiak.

Hilak 14, larunbata

10:00etan, motorren erakusketa, Okendo plazan.

11:00etan, harrera ekitaldia, Artizar tabernan. Txalapartariak eta pintxo-potea.

12:00etan, motorzaleen ibilaldia, bazkalordura arte.

15:00etan, bazkaria, Jauregi jatetxean.

18:30ean, motorren erakusketa, Andapa kalean. Jokoak egingo dituzte eta garagardoa eskuragarri izango dute Genesis tabernan.

22:00etan, Vespa TX 200 motorraren zozketa.

22:30ean, festa Buenetxea kafetegi-tabernan: The Storninos eta Los Ragtones taldeen kontzertuak, eta, ondoren, Rudy Garcia eta Zamorano DJen saioak.

Hilak 15, igandea

11:15ean, motorzaleen topaketa, Zirkuitu ibilbidean.

12:00etan, ibilaldia.

12:30ean, bermutaren ordua Arkupe tabernan.

13:00etan, Thee Eliam taldearen kontzertua, Arkupen.

14:30ean, bazkaria Arkupen.