Lasarteoriatarrak arazoak izan zituen bere BRC B49 ibilgailua egokitzeko eta trakzio arazoak izan zituen entrenamendu zein erlojupeko bi igoeretan.
Hala ere, markak ontzen joan zen eta azken saioan lehen sailkatu zen (02.54,107). Ez zen nahikoa izan garaipena eskuratzeko, ordea; lehen igoeran Arnaud Dardansek 02.52,105 egin eta txapela jantzi zuen.
Lehiaketa aztertuta, Manso pozarren dago egindako lanarekin.
Hurrengo proba hamabost egun barru izango du, Asturiasen Santo Emiliano igoera. Ordurako arazo mekanikoa konpondua izan eta bere onena ematea espero du herriko gidariak.