Aste Berdea aurrera eramango dute Lasarte-Oriako Udalak eta Artelatz enpresak: aurtengo fokua birziklatzean jarri dute eta prozesu horri buruzko informazio postu bat jarriko dute udalerriko zenbait tokitan, arratsaldetan. Argibideak emateaz gain etxera eramateko konposta banatuko dute.