Urtero legez, Brancussi margolaritza akademiako ikasleek erakusketa antolatu dute, Antonio Mercero aretoan. Margolanak eta eskulanak; haurrek kreatibitate handiarekin ondu dituzte euren lanak, eta senide artean aurkeztu dituzte, irekiera ekitaldian. Margolan eta eskulan artean, luntxa egiteko tartea ere izan dute. Nabarmentzekoa bada akademiak 25 urte bete dituelarik, ikasturtean zehar egindako lanekin batera, ikasle ohiek egindako obrak ere ikusgai direla, aurten. Pintura horiek Chillida Leku, Zipristin eta La Primavera en la Plaza Gipuzkoa lehiaketak irabazi zituzten. Erakusketa hilaren 13ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 18:30etatik 20:30etara.