Alebin nesken lehiez gozatzeko goiza biharkoa, Michelingo zelaian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 13:00

Lehiaketa ofiziala amaitu den arren, udako txapelketak eta torneoak hasiko dituzte orain herriko futbol taldeek. Lehenetarikoa Lasarte-Orian jokatuko da; Texas Lasartearrak II. nesken torneoa antolatu du hilaren 7an, goizean, Michelin kirol gunean

10:00etan hasiko dira lehen neurketak eta 14:00ak aldera jakingo da aurtengo garailea.

Etxeko taldeaz gain, alebin mailako zazpi neska taldeak bilduko dira zelaian: Intxaurdi, Goierri Gorri, Real Sociedad, Touring, Aiztondo, Urnieta eta Tolosa.

Ate irekiak

Era berean, Texas Lasartearra CFko arduradunek gogoratzen dute, 2012 eta 2017 urte artean jaiotako nesken ate irekien saioa aurrera eramango dutela ekainaren 21ean, Atsobakar kirol gunean, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.