Buruntzaldea IKTk berdintasuna sustatzen duen igeriketa saria jokatuko du bihar

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 6a, 09:30

Iazko 'Lasarte-Oria sariko' probetako bat.

Hilaren 7an, 'Lasarte-Oria 34. saria. Pertsonen Saria' jokatuko da, 15:00etatik aurrera, Maialen Chourraut kiroldegian

Etxeko taldeko ordezkariez gain, Euskal Herriko 11 taldeko igerilariak izango dira Lasarte-Oriako igerilekuan lehian. Honakoak dira taldeak: Hazparneko Elkar 64, Calahorrako Nassica, Gasteizko Urgain eta CN Izarraitz, Hernani KE, Ordizia KE, Igartza KE, Atletico San Sebastoan, Easwim eta Zarautz Balea IK.

Lehia berezia

Lehiaketak Pertsonen saria izena ere badarama, berezitasun batengatik: guztiek generoa, adina edo desgaitasunak eta gaitasunak kontutan hartu gabe lehiatzen dute. Hau da, maila guztietako master maila barne zein igeriketa egokituko kideek batera egiten dute igeri eta puntuazioaren arabera egiten da sailkapen orokorra. Puntu horiek nork bere erreferentziazko taularen arabera lortuko ditu.

Era horretara, estilo ezberdinetako probak jokatuko dituzte parte hartzaileek eta amaieran, guztien gozamenerako amerikana saioak egongo direla ere iragarri dute antolatzaileek.

Igerilekua itxia

Lehiaketa dela eta, hilaren 7an, arratsaldean Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekua itxia egongo da. Erabiltzaileek Buruntzaldeko gainerako herrietako kirol instalazioak erabili ahal dituztela jakin arazi dute Udal Kirol Zerbitzuek.