Lasterketa ederrak, Udako denboraldiari hasiera emateko

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 5a, 14:15

Udako denboraldiari hasiera eman dion jardunaldiko bosgarren lasterketako irudia. Arg.: Dabid Argindar.

Lasarte-Oriako zaldien zaletuek Udako denboraldiari hasiera eman zioten hilaren 4an. Goizeko jardunaldia izan arren, lasterketek jendea bildu zuten Hipodromoan

Lehen bi probetan Ricardo Sousa jockeya eta Oscar Anayak prestatutako Smoky Mountain eta Tammani izan ziren garaile nagusiak, hurrenez hurren.

Hirugarren lasterketan, aldiz, lehiak helmugako lerrora arte iraun zuen, azkenean Sofanny eta Sikorovak eraman zuten saria.

Yira eta Fayosek ere bakarka igaro zuten helmuga laugarren sarian eta eguna amaitzeko borroka zirraragarria izan zen Zacarias, Miss Elorz eta Manuchehr artean. Buruz buru izan ziren hirurak helmugarako 200 bat metro falta zirela, baina azken metroetan Zacarias eta Valle gailendu ziren.

Hurrengo saioa, hilaren 11n lehiatuko da 17:30ean eta, besteak beste, Txintxarri aldizkaria saria banatuko da.