LOKEko gimnastak, domina bat eta esperientzia Euskadiko txapelketan zein Eskolarteko kirol Jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 5a, 11:30

LOKEko Maitane Sarmiento, sokako podiumeko bigarren mailan. Arg.: LOKE Gimnastika.

Maiatzeko azken asteburuetan, Gasteizen (Araba), Durangon eta GEtxon (Bizkaia) egon dira lehian Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) gimnastak

Euskadiko Eskolarteko jokoak eta Amateur mailako Euskadiko txapelketari aurre egin diete eta ederki jardun diren arren , ordezkari bakarra izan da podiumean, Maitane Sarmiento jubenil A mailako sokan txapeldunorde izan da.

Emaitzak hurrengoak izan dira:

Amateur mailako Euskadiko txapelketa
  • Bakarka/Bikoteak
    • Master A maila
      • Paula Martinez - 12º
        • Mazak - 13º
        • Pilota - 9º
    • Senior A Maila
      • Miriam Prieto - 6º
        • Uztaia - 6º
        • Pilota - 5º
    • Jubenil A Maila
      • Maitane Sarmiento - 8º
        • Pilota - 2º
        • Zinta - 19º
      • Saioa Boyero eta Noa Del Amo  - 21º
        • Pilota - 23º
        • Zinta - 21º
  • Taldeak
    • Jubenil A maila - LOKE - 12º
    • Kadete B maila
      • LOKE C - 6º
      • LOKE - 10º

 *Beltzez podiumeko postuak

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak
  • Infantil A maila
    • Aiala Jimenez - 7º
      • Soka - 7º
      • Uztaia - 6º
    • Oihane Portuburu eta Laia Suberbiola - 5º
      • Soka - 5º
      • Uztaia - 5º
  • Alebin A maila
    • Ariane Rodriguez - 12º
      • Esku hutsik  -10º
      • Soka - 12º 

 

Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartu zuten gimnastak. Arg.:  LOKE Gimnastika.

LOKEko arduradunak pozarren daude gimnasten egindako lanarekin: "Gimnastikan maila handia dago Euskadin eta lehiaketa horietan, ezin duzu hutsik egin. Amateur mailan ez gara fin ibili, baina txikiek guztia erakutsi zuten tapizean".

Bestalde, taldekide Paula Martinez (Master A maila) eta kadete C taldea Getxoko torneoan izan ziren dantzan hilaren 1ean. Tapizean ederki jardun arren, gutxigatik ez ziren podiumera igo. Martinezek pilotarekin lan eginda laugarren postua eskuratu zuen; kadeteek ere pilotekin egin zuten lan eta seigarren izan ziren.

Gipuzkoako hirugarren

Horrez gain, LOKEko kideek jakitera eman dutenez, Sarmientok berak Gipuzkoako brontzezko postua lortu du. Gipuzkoako federazioak amateur finalean egindako huts baten ondorioz, ez zion egunean herritarrari eman saria eta lehiaketatik bi astetara jaso du garaikurra.