Ostadar I. Erregional taldeak Indabizi 17 Fk izan zuen aurrez aurre Erregional I. mailako finalean, Errenterian. Herritarrak nagusi izan ziren bigarran zatian eta 7-1 gailendu ziren.
Kadete mailako Texas Lasartearra B taldeak, aldiz, gehiago borrokatu behar izan zuen Behobiaren aurka. Neurketa aurka jarri zitzaien Behobia gola egin zuenean eta berdinketa lortu behar izan zuen talde txuri-urdinak. Golari esker, penaltietan erabaki zen garailea. Herritarrek bost jaurtiketatik lau sartu zituzten; aurkariek, aldiz, hiru.
Era horretara, bai Ostadarrek, baita Texas Lasartearrak ere kopa ekarri zuten Lasarte-Oriara.