Maiatzaren 31n, Lasarte-Orian denboraldia amaiera ospatzen ari zen bitartean, Euskal Ligako finalak jokatu ziren Gasteizko Gamarra zelaian (Araba). Emakumezkoen mailako txapelketa Universitario de Bilbao eta Gaztedi taldeen artean jokatu zen eta gazteiztarren taldean Aipea Racamonde herritarra izan zen lehian. Etxeko taldeak ezin izan zuen bizkaitarren aurka. Hasieratik nagusi izan zen Universitario eta 52-14 gailendu zen.