Eguzki AFko taldeek ezin izan dute Tolosan eta Vigon helburua bete

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 4a

Eguzki Bodegas Ayesa taldeko kideak txapeldunordeen koparekin. Arg.: Gipuzkoako Futbol Federazioa

Eguzki Areto Futbol taldeek ez dute zorterik izan hitzordu garrantzitsuetan. Gazteen mailako taldeak ezin izan du Lauburu KE Ibarra B gainditu; kadeteek, aldiz, ez dute Espainiako txapelketako multzoko fasea gainditu

Tolosan jokatu zuen Eguzki Bodegas Ayesa taldeak Gipuzkoako txapelketako finala. Ibarrako B talde izan zuen aurrez aurre Francisco Javier Kixki Perezen taldeak.

Partida borrokatua izan zen Lauburu jarri zen aurretik eta bigarren zatian Eguzkik neurketa berdindu zuen. Ibarratarrak ez zuten saririk gabe geratu, ordea eta 1 eta 2ko egin zuten erantzunez. Ondorioz, garailearen kopa Lauburu KE Ibarra Bk altxa zuen. 

Borrokatutako lehia

Bien bitartean, kadete taldeak Vigora (Galizia) egin zuen bidaia maiatzaren 30etik hilaren 1era Espainiako txapelketako multzoko fasea jokatzeko. Esperientzia ederra bizi izan dute jokalari gazteek zein Galiziara hurbildu ziren senideek.

Ezkerrean, Eguzki Goxokis Goxua taldea neurketa hasi baino lehen. Eskuinean, jokoan. Arg.: Eguzki AF 

Lehen neurketa Iberia Toscalen aurka azken minutuetan galdu zuen Eguzki Goxokis Goxua taldeak (4-6); CD Paidos Deniaren aurka, aldiz, partida amaitzeko hamar minutu faltan, jokaldi batek partida baldintzatu zuen. Jokalariek kontzentrazioa galdu eta Eguzkik 4-2 irabaztetik 4-7 galtzera eraman zuen egoerak. Etxeko talde Vigo 2015 taldearen aurkako azken norgehiagokari baja batzuekin egin zion aurre Gorka Redondoren taldeak eta etxekoak gehiago izan ziren, 9-0.

Gipuzkoako txapelketa

Hala ere, Eguzki Goxokis Goxuak taldeak ez du oraindik txapelketa garaia amaitu. Hilaren 14an, Urnietan, Antiguokoren aurka Gipuzkoako txapelketa jokatuko du.

Eta kadete zein infantil taldeko hainbat kide zein Gorka Redondo eta Mikel Escribano entrenatzaileak Gipuzkoako selekzioarekin Araba eta Nafarroaren aurkako hiruko lagunartekoa jokatuko dute hilaren 7an, Irurtzunen (Nafarroa).