Euskal abesti ugari kantatu eta dantzatzeaz gain, Usurbilgo kultura sorkuntza eta Salbatore elizako ondarea ezagutu dute; bertan amaitu dute kantu jira eta Txoria txori eta Gure ametsak abestu dituzte, Udarregi ikastolako jangelan bapo bazkaldu ostean. Amaitzeko, Dema plazara joan eta elkar agurtu dute, datorren urteko topaketara arte.
Ekaina hilabete mugitua da Lasarte-Orian eta sanpedroetako emanaldia prestatzen hasia da Xumela. Horren aurretik, herriko pentsiodunek hilaren 9an egingo duten ekimenean parte hartuko dute; 18:30ean jarri dute hitzordua, Okendo enparantzan.