Herriko atletak Gipuzkoako zein Euskadiko Kirol Jokoetan podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 3a

Ostadar Atletismo saileko kideak luzera jauziko podiumean (ezkerra); Euskadiko Eskolarteko Jokoetan izan diren podiumetako batzuk. Arg.: Ostadar SKT/I. Romero

Herriko atletek bi proba garrnntzitsu lehiatu zituzten maiatzaren 31a eta hilaren 1ean, absolutu mailako Gipuzkoako txapelketa Donostian, zein Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak, Gasteizen (Araba). Ederki jardun eta finaletan izan ziren Lasarte-Oriako ordezkariak; batzuk domina ere jantzi zuten

Donostiako Kote Olaizola estadioan lehiatu zen Gipuzkoako txapelketa. Herritarren artean Ostadar Atletismo taldeko kideak izan dira podiumera igo direnak, baina ez dira bakarrak finaletan parte hartu dutenak.

Honakoak izan ziren emaitzak:

  • Naroa Furundarena (Ostadar SKT)
    • Luzera jauzia - 1º
    • Jauzi hirukoitza - 1º
  • Enara Gonzalez (Ostadar SKT)
    • Luzera jauzia - 2º
  • Oihana Igarriz (Ostadar SKT)
    • Pisu jaurtiketa - 2º
  • Eider Redondo (Ostadar SKT)
    • Luzera jauzia - 3º
  • Oinatz Almagro (Ostadar SKT)
    • Jauzi hirukoitza - 3º
  • Hodei Murgiondo (Atl. San Sebastian)
    • Pertika - 4º
  •  Mari Carmen Olaso
    • 5.000 m.- 4º
  • Ostadar SKT mutilak 
    • 4x100 m. - 4º
  • Nerea Eugi (Atl. San Sebastian)
    • 100 m. - 7º
    • 200 m. - 4º
  • Yeray Veroniz (Real Sociedad)
    • 100 m. - 6º
    • 200 m. - 6º
  • Irati Gallego (Ostadar SKT)
    • Jauzi hirukoitza - 5º
  • Iraia Alkorta (Ostadar SKT)
    • 100 m. - 8º

Nabarmentzekoa da luzera jauzian Ostadarrek lortutako balentria. Lehenengoz podiuma talde urdin-beltzeko kideez bete zen; Naroa Furundarena, Enara Gonzalez eta Eider Redondo izan ziren atletak.

Redondok gainera, marka ondu zuen (5,69 m.) eta uztailean Gijonen lehiatuko den 16 urtez azpiko Espainiako txapelketarako gutxienekoa eskuratu zuen. Ez zen Redondok lortutako gutxieneko bakarra izan, 100 m. hesietan ere egin baitzuen atleta gazteak.

Lehen postuetan

Maiatzaren 31n, Gasteizen, Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan Gipuzkoako selekzioarekin lehiatu ziren herritarrak. Real Sociedad taldeko Alaia Romero eta Ostadar Atletismo taldeko Ameli Flores, Iker Ibea, Aitor Martin, Xuban Corman eta Iban Carrascosa lehen postuetan izan ziren eta podiumera igo ziren gehienak:

  • Alaia Romero (Real Sociedad)
    • 150 m. - 1º
    • 4x80 m. - 1º
  • Iker Ibeas (Ostadar SKT)
    • Pisu jaurtiketa - 1º
  • Ameli Flores (Ostadar SKT)
      • Jauzi hirukoitza - 2º
  • Aitor Martin (Ostadar SKT)
    • Disko jaurtiketa - 3º
  • Xuban Corman (Ostadar SKT)
    • Jauzi hirukoitza - 4º
  • Iban Carrascosa (Ostadar SKT)
    • 220 m. hesi - 4º

Ostadarreko arduradunek nabarmendu modura, "pozarren gaude. Taldeko hainbeste kirolarik Kirol Jokoetan parte hartzen duten lehen aldia da eta nabarmentzekoa da guztiek euren probetan egindako lana".