Felix Manso herritarra, beterano mailako Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2025eko ekainaren 3a

Felix Manso herritarra (erdian), txapela eta garaikurrarekin. Arg.: F. Manso.

Beterano mailako Xakeko Euskadiko txapelketa lehiatu zen maiatzaren 31n eta hilaren 1ean, Zarautzen. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako hamalau jokalari bildu ziren lehiaketan eta horien artean izan zen, Felix Manso herritarra

Jokalari bakoitzak bost partida jokatu zituen bi jardunaldietan banatuta. Mansok bi neurketa irabazi eta bitan parra egin ostean, Gerardo Fernandez bizkaitarra eta Josu Tornay gipuzkoarrarekin puntuetan berdindua zegoen, lau puntu. Baina jokoetan eskuratutako berdinketa hausteko puntuek herritarraren alde zeuden eta Mansok eraman zuen Euskadiko txapela.