Antzerkiaren eta dantzaren magia erakusteari ekingo diote Kukukako kideek gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 3a, 10:04

22. Antzerki eta Dantza Asteko antzerki emanaldietako bat.

Hilabeteotan landu eta entseatu dutena erakusten hasiko dira gaur Kukuka eskolako ikasleak. Antzerki eta dantza ikuskizunak egiteaz gain, aurtengo egitasmoak badakar berrikuntza nabarmen bat, igande honetako egun osoko festa. Gogotik lan egin eta gero, gozatzea eta gozaraztea dagokie orain.

23. Antzerki eta Dantza Astea

Ekainak 3, asteartea

• 19:00etan, kultur etxean, aurreneko antzerki emanaldiak: Munstroen Festa, Zuen Zirkua eta Jauregiko abentura.

Ekainak 4, asteazkena

• 19:00etan, kultur etxean, antzerki emanaldiak: JamonyiLandaberri showaPariseko misterioa, Txapelazotz eta Aneren arima.

Ekainak 5, osteguna

• 19:00etan, kultur etxean, antzerki emanaldiak: Jolastokia guztiona da, Ez galdu aukera, Bazen behin ikastola bat, Katastrofe bat platerean eta Zuen zirkua.

Ekainak 6, ostirala

• 19:00etan, kultur etxean, Zarena izan zaitez antzezlana eta Euskal Dantza Sorkuntza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Ekainak 7, larunbata

• 12:00etan eta 19:00etan, kultur etxean, Euskal Dantza modalitateko ikasleen emanaldiak.

Kukukaren festa

Ekainak 8, igandea

• 11:00etatik aurrera, herrian barrena, kale antzerkia Oaintxe in deu! txarangarekin batera.

• 13:30ean, Okendo plazan, Zor diegun memoria emanaldia.

• 14:00etan, Okendon, bazkaria. Ondoren, postre lehiaketa.

• 17:30ean, Okendon, Auskalo taldearen kontzertua.

Herri bazkarirako txartelak Jalgi eta Tiburtzio Artizar tabernetan eros ditzakete herritarrek: haurrenek (12 urte arte) 12 euro balio dute eta helduenek 18 euro. Menua hau izango da: paella, postrea, edariak eta kafea. Postre lehiaketa ere egingo dute eta izena emateko azken eguna ekainaren 5a izango da. Telefono zenbaki honekin jarri behar dute harremanetan: 655 84 73 45. Aurreneko hiru sailkatuek sari bana jasoko dute.