Gainerako entseguak hilaren 5, 10, 12, 17 eta 19an izango dira, toki eta ordu berean. Bestalde, Ttakun KEko kideek gogorarazi dute zabalik dagoela zortzikote gaztean izena emateko epea. DBH1 ikasmailan dauden ikasleak animatu dituzte parte hartzera. Interesa dutenek euren izen-abizenak zehaztu behar dituzte eta gurasoren batekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia eman. 695 78 53 89 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp mezu bat idatzita jaso dezakete informazio gehiago.