Ikasturtea amaitzeko beta iritsi da eta Ostadar SKTk Oriarte Landaberri ikastetxeko patioan batuko ditu bihar goizean atal guztietako kideak. Honakoa izango da egitaraua:
- 11:00etan, ateak ireki eta DJ Martikorena.
- 11:30ean, Jatorrenak sarien banaketa.
- 12:45ean, Kirolari onena eta Auzolam sarien banaketa.
- 13:00etan, Hirugarren zatia, Beltzak RTren eskutik.
Taldeetako jokalari eta ordezkariez gain, Kirolari onena eta Auzolan saria jasoko dute bi herritarrek. Lehena Aiora Belartieta arrraunlariari emango diote kirol elkarteko kideek; bigarrena, Felix Telleriari.
Amaitzeko, Beltzak RTkoek prestatutako askariaz gozatuko dute.
Horrez gain, aurtengo denboraldiko laburpen bideoa eta aldizkaria ere argiratu du taldeak
Jaia Errenteriara
Eta jaian giroarekin jarraitu nahi dute Ostadar SKTko kideek Errenterian ere; Erregional I. Mailako taldeak Kopako finala jokatuko du 17:00etan.
Taldeak azken partidetan izan duen bolada onari jarraipena eman nahi dio kopa eskuratuz eta inoiz baino gehiago, Fanderia kolore urdin-beltzez bete nahi dute kirol elkarteko kideek. Horregatik, zaletuei eta herritarrei Errrenteriara hurbilsdu eta taldea partida osoan zehar animatzeko deia egiten die.
Horretarako Errenteriako partidara joateko Euskotren zerbitzuko ordutegiak jarri dituzte herriarren eskura:
