Texas Lasartearra CFk egun osoko denboraldi amaierako jaia izango du bihar

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 30a

Denboraldia amaitu dela ospatu eta talde ezberdinetako jokalariek egindako lana saritzeko jaialdia antolatu du Texas Lasartearra CFk

Talde urdin-beltza Sasoeta ikastetxeko patioan bilduko da bazkaldu eta ostean, saribanaketa egiteko. Goizean, ordea, guraso eta haurren arteko zein beteranoen partidak antolatu ditu, Michelin kirol gunean.

Ordutegia honakoa izango da:

  • 10:00etan, Guraso eta haurren arteko neurketak, Michelin kirol gunean:
    • 10:00etan, 2016 eta 2015 urteetako haur eta gurasoak
    • 10:30ean, 2014 eta 2013 urteetako haur eta gurasoak
    • 11:00etan, neskak
  • 11:30ean, Beteranoen partida, Michelin kirol gunean.
  • 14:30ean, Bazkaria, Sasoeta ikastetxean.
  • Ostean, Saribanaketa
  • 19:30ean, festa amaiera

Entrenamendu bereziak eta izena ematea

Bestalde, talde txuri-urdinak hurrengo ikasturtea prestatu aldera, entrenamendu saio irekiak antolatu ditu herritarrek proba dezaten. Ekainaren 9tik 16ra arratsaldeetan izango dira saioak Micheln kirol gunean eta mailaren arabera hiru entrenamendu saio egingo dituzte honako egunetan:

Infantil maila

  • Astelehena 9
    17:30-19:00
  • Asteazkena 11
    17:30-19:00
  • Osteguna 12
    19:00-20:30

Kadete maila

  • Astelehena 9
    19:00-20:30
  • Asteazkena 11
    19:00-20:30
  • Ostirala 13
    19:00-20:30

Jubenil maila

  • Astelehena 9
    20:30-22:00
  • Asteartea 10
    19:00-20:30
  • Osteguna 12
    20:30-22:00

Erregional maila

  • Asteartea 10
    20:30-22:00
  • Asteazkena 11
    20:30-22:00
  • Astelehena 16
    20:30-22:00

Horrez gain, 2012 eta 2017 urte artean jaiotako nesken ate irekien saioa aurrera eramango dute ekainaren 21ean, Atsobakar kirol gunean, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Era berean, txuri-urdinek maila guztietako aurreinskripzioa martxan dute. Taldearen sare sozialetan argitaratu dute aurki inskribatzeko esteka. Interesa izanez gero, klikatu hemen.