Herriko igerilariek, dominak, markak eta finalak hitzordu garrantzitsuetan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 30a

Udako (ezker) zein Open (eskuin) sarietan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko kideak. Ezkerrean, Udako sarian lortutako garaikurrekin. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko zein herriko igerilariek txapelketa garrantzitsuei egin diete aurre hilaren 24an eta 25ean. Udako Opena zein Saria edo Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan herriko ordezkariak ederki jardun ziren dominak, finalak eta markak metatuz

Gipuzkoako Udako Sarian eskuratu zituzten emaitzarik onenak. Oñatiko Zubikoa kiroldegian lehiatutako proban Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez eta Ane Meyer kideek hartu zuten parte eta banaka zein errelebo probetan dominak jantzi zituzten. Emaitzak honakoak izan ziren:

  • Amaiur Iparragirre:
    • 200 m. lau estilo - 1º
    • 200 m. libre - 2º
  • Laida Guerrero:
    • 100 m. bular - 2º
  • Nora Miguelez:
    • 200 m. lau estilo - 3º
  • Ane Meyer:
    • 100 m. libre - 1º
    • 200 m. libre - 3º
  • 4x50 m. libre erreleboa - 1º
  • 4x50 m. lau estilo erreleboa - 2º

Markak ere ondu zituzten eta Ane Meyerrek 100 m. libre proban eskuratutako denborak (01.06,78) infantil mailako Udako Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko aukera eman dio. Emaitza horiei esker, gainera, emakumezkoen kategorian hirugarren postua eskuratu zuen Buruntzaldea IKTko laukoak.

Markak eta finalak 

Gipuzkoako Open sarian, aldiz, Buruntzaldea IKTko Iker Gorostegi, Miren Sarobe, Mayi Gorostegi, Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Kimetz de la Cruz zein Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia aritu ziren, Donostian.

Herritarrak jardun ederra egin zuten kanporaketetan eta B zein C finaletan lehiatu ziren. Buruntzaldea IKTko kideen kasuan, gainera, 50 metroko igerilekuan esperientzia hartzeko balio izan zien probak, baita euren markak ondutzeko ere. Honakoak izan ziren parte hartu zuten finalak eta marka ondutako probak:

  • Iñaki Garcia (Bidasoa XXI):
    • 200 m. libre - B finala
    • 100 m. bular - B finala
  • Miren Sarobe (Buruntzaldea IKT):
    • 50 m. libre - B finala
    • 100 m. libre - B finala
  • Kimetz De la Cruz (Buruntzaldea IKT):
    • 50 m. bizkar
    • 100 m. bizkar - C finala
    • 200 m. bizkar - B finala
  • Ibon Elola (Buruntzaldea IKT):
    • 100 m. bizkar - B finala
    • 200 m. bizkar-  B finala
    • 200 m. libre eta pasean, 100 m. libre
  • Oihan Matute (Buruntzaldea IKT):
    • 200 m. bular eta pasean, 100 m. bular - B finala
    • 200 m. lau estilo - B finala
  • Mario Amantegi (Buruntzaldea IKT):
    • 200 m. libre eta pasean, 100 m. libre
    • 100 m. bizkar
  • • Mayi Gorostegui (Buruntzaldea IKT):
    • 100 m. bizkar

* Beltzez marka onduak

Taldeko Aiala Erro, Ander Martinez eta Lier Garmendiak, bestalde, Gipuzkoako selekzioarekin parte hartu zuten Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan Gasteizen. Gaztetxoek euren onena eman zuten eta Martinezen kasuan lehen postuetan izan zen. Ikus postuak:

  • Aiala Erro:
    • 400 m. libre - 11º
    • 800 m. libre - 15º
  • Ander Martinez:
    • 100 m. bular - 5º
    • 200 m. bular - 6º
  • Lier Garmendia:
    • 100 m. tximeleta - 9º
    • 200 m. tximeleta - 7º

 Buruntzaldea IKTko igerilarien hurrengo hitzordua Lasarte-Oria Saria izango da, ekainaren 7an, Maialen Chourraut kiroldegian. Ondoren, gutxienekoak dituzten igerilariek Gipuzkoako zein Euskal Herriko Udako Txapelketak jokatuko dituzte.