Hipodromoa, Udako denboraldirako prest

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 30a, 12:15

Iazko Udako denboraldiko lasterketako bat. Arg.: Isaac Farré Rico

Ekainaren 4an, asteazkenarekin, Donostiako Hipodromoak ateak irekiko dizkio Udako denboraldiari. Irailaren 7ra arte hamabost jardunaldi jokatuko dira eta lehia ederretaz gozatu ahalko dute berriro zaletuek

Egutegia honakoa da:

  • Ekaina 4, 11 eta 18.
  • Uztaila 6, 13 ,20 eta 27.
  • Abuztua 3, 10, 15, 17, 24 eta 31.
  • Iraila 5 eta 7.

Ekaineko hiru saioak (asteazkenak hirurak) eta abuztuaren 15eko Urrezko Kopa (ostirala) izan ezik, gainerako jardunaldiak igandeetan jokatuko dira. Gainera, udaberriko denboraldiarekin alderatuta, ordutegi aldaketa izango da eta gehienak arratsaldean izango dira, nahiz eta hiru saio goizeko ordutegian lehiatuko diren; ekainaren 4koa (asteazkena), uztailaren 13koa (igandea) eta irailaren 5ekoa (ostirala).

Horrez gain, nabarmentzekoa da abuztuaren 15eko Urrezko Kopa jardunaldian UAE President Cup nazioarteko txapelketako saio bat hartuko duela; nazioarteko txapelketarik garrantzitsuena eta entzutetsuena da Arabiar Odol Garbiko zaldientzat.

Hipodromoko arduradunek jakitera eman dutenez, denboraldiko abonua eta jardunaldi ezberdinetarako sarrerak salgai dituzte dagoeneko. Prezioak honakoak dira:

Abonuak eta sarrerak

•  Sarrerak
  • Ekaina 6 euro.
  • Urrezko kopa 
    • Heldua (18-64 urte): 15 euro.
    • Gaztea (10-17 urte) eta 65 urtetik aurrera: 11 euro. 
    • Palkoa: 25 euro.
    • Palkoa VIP:  35 euro.
  • Gainerako lasterketak
    • Heldua (18-64 urte): 10 euro. 
    • Gaztea (10-17 urte) eta 65 urtetik aurrera: 8 euro. 
    • Palkoa: 18 euro.
    • Palkoa VIP:  25 euro.
Abonuak 
  • Heldua (18-64 urte):  90 euro. 
  • Gaztea (10-17 urte) eta 65 urtetik aurrera: 70 euro.    
  • Palkoa: 170 euro.
  • Palkoa VIP: 250 euro.

 

 

* Abonuak salgai lehiatilan eta bulegoan uztailaren 10era arte