Ostadar Saskibaloia atalak eskolako ate irekiak eta izen ematea, prest

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 29a

Ostadar Saskibaloia atala hurrengo denboraldia prestatzen hasi da. Horretarako Saski Eskolako ate irekiak antolatu ditu Michelin kirol gunean, ekainaren 4an eta 7an. Haurrak adinka banatuko dira bi saiotan; 17:30etik 18:30era 2024 eta 2015 urteko gaztetxoek hartuko dute kantxa eta 2016 eta 2017 urtekoen txanda 18:30etik 19:30era izango da

Horrez gain, Saski Eskolako izena ematea ere ireki dute ataleko arduradunek; inskripzioa hurrengo estekan egin behar da: https://labur.eus/saxb2c9m.

Saioen zein eskolaren gaineko informazioa ostadarsaski@gmail.com helbidean zein 623168395 zenbakian eskainiko dute ataleko kideek.