Herritarrak ederki jardun dira, Hondarribiko zein Getariko triatloietan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 29a

Sukunza, Getariko proban. Arg.: GUKA.

Hondarribiko esprint triatloiak denboraldiari hasiera eman zion hilaren 10ean, bi aste geroago, Getariako triatloia ere lehiatu da eta bietan izan dira herritarrak euren mailako podiumetan

Hondarribian Zumeatarra taldeko Aimar Sukunza herritarrak (01.07.13) hirugarren postua eskuratu zuen 23 urtez azpiko mailan; sailkapen orokorrean, aldiz, seigarren izan zen.

Beterano mailan, aldiz, Trinkoko Imanol Arteaga podiumetik gertu izan zen, bosgarren izan zen beterano I. mailan.

Hilaren 24an, aldiz, Getariako lehian Tolosaldeko kide den Andoni Illarramendik beterano II. mailako zilarrezko postua eskuratu zuen, 01-08-58 markarekin.

Lehen postutik gertu izan zen Sukunza ere. 01.02.58 marka egin zuen helmugan. Sailkapen orokorrean bederatzigarren eta 23 urtez azpikoan laugarren amaitu zuen proba.