18 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT taldeak bere mailako Euskal Ligako finalerdia jokatu zuen Getxo RTren aurka. Bizkaitarrek 36-17 irabazi eta beltzek ezin izan zuten finalean egon.
Emakumezko finalerdian, aldiz, Aizpea Racamonde herritarraren Gaztedik itzulia eman zion Durango Ermarmotor RTren aurkako lehiari. Bizkaitarren eraman zuten joaneko neurketa (52-38), baina etxean 39-12 gailendu ziren gasteiztarrak eta finalean dira. Universitario Bilbao Rugby Aren aurka neurtuko dituzte indarrak Ligako garaikurra eskuratzeko.
Alex Saleta herritarra kide duen VRAC Quesos Entrepinares taldeak, aldiz, NTT Data Espainiako kopa irabazi du. INEXO El Salvador erraz (27-3) gainditu zuen Saletaren taldeak.
Izar Beltzak oroimenezkoa
Bestalde, Beltzak Errugbi Taldeak ikasturteari amaiera emango dio Izar Beltzak 4. oroimenezkoarekin. Hilaren 31n, errugbia izango da nagusi Atsobakar kirol gunean.
Eskolako haurrak zein emakume eta queer taldea izango dira goizean saio bereziak egiten. Arratsaldean, aldiz, Beltzak Lasarteorians taldeak Atletico San Sebastian izango du aurrez aurre.
Honakoak dira ordutegiak:
Izar Beltzak 4. oroimezkoa• 09:30ean, eskolako haurrenki errugbi jolasak, haur eta gurasoen arteko partida eta hirugarren denbora. • 11:00etan, Beltzak RTko emakume eta queer taldeak eta Biok Txingudi RTko taldeak entrenamendu zuzendua egingo dute. • 16:00etan, errugbi partida: • 19:00etan, Izar Beltzei omenaldia eta sari banaketa Alboka Abesbatzak girotua, Mirentxu trinketean. |
![]() |
