LOKEko kide Asier Sagasti Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Klubarekin lehiatu da Espainiako Liga Nazionaleko bigarren jardunaldian. Hondarribiarrek lau borrokaldi egin zituzten Madril zein Balear Uharteko taldeen aurka eta hiru irabazi eta bat galdu zuen. Bi jardunaldietan eskuratutako emaitzei esker, helburua bete dute, II. mailako igoera jardunaldia jokatuko dute ekainaren 29an.