Herriko atletak ederki jardun dira, Liga nazionaleko bigarren jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 29a

Atletico San Sebastian taldea, goian eta behean, BAT nesken taldea. Arg.: Atletico San Sebastian / BAT

Atletismoko Espainiako Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen hilaren 24an eta 25ean eta Lasarte-Oriako atletak izan ziren lehian Bidasoa Atletiko Taldea (BAT) zein Atletico San Sebastian taldeekin.

Ohorezko mailan, emakumezkoen hirugarren multzoko lehia jokatu zen Leonen (Gaztela eta Leon). BATek parte hartu zuen eta horrekin batera izan ziren Ostadar SKTko Eider Redondo (jauzi hirukoitza, 6º) eta Iraia Alkorta (100 m., 8º) gazteak. Laugarren multzoan, aldiz, Atletico San Sebastianeko 4x100 m. erreleboan egin zuen korrika Nerea Eugi herritarrak, Donostian.

I. mailako gizonezkoen laugarren multzoko lehia ere Gipuzkoako hiriburuan lehiatu zen eta Ostadar SKTko Oinatz Almagrok (jauzi hirukoitza, 5º) BATi puntuak eman zizkion.

Taldeek euren helburua lortzeko harritxoa jarrri zuten herritarrek eta gauzak horrela, emakumezko mailako finalean izango dira BAT eta Atletico San Sebastian eta gizonezko Ohorezko mailara igotzeko jardunaldia lehiatuko du BATek. 

BATen neska eta mutilen taldeak (ezker eta erdian) eta Atletico San Sebastian taldea (eskuinean). Arg.: BAT eta Atletico San Sebastian  

Lehia garrantzitsuak

Ostadar SKTko kideek zein herriko atletek ez dute atsedenik eta bi hitzorduri egingo diete aurre hurrengo egunetan.

Hilaren 31n eta ekainaren 1ean, Ostadar SKTko kideek Donostian jokatuko dute maila absolutuko Gipuzkoako txapelketa eta 16 urtez azpiko mailako kideek proba libreak ere izango dituzte.

Bigarrena, Euskadiko Eskolarteko kirol Jokoak izango dira. Ostadar SKTko bost kide zein Real Sociedad taldeko Aiala Ramos herritarra Gasteizen lehiatuko dira Gipuzkoako selekzioarekin.