Txapelketan ohi den moduan, lehen norgehiagoka banakakoa izan zen. Jon Pello Artetxek Hernaniko jokalari indartsuenari Ramosi egin zion aurre. Herritarrak ezin izan zion hernaniarra eutsi eta nagusitasunez (20-5) neurketa irabazi zuen.
Bikotekako lehia, aldiz, borrokatu izan zen. Xabier Arteaga eta Iker Artetxek osatutako bikoak ongi jardun arren, hernaniarrek puntu berria eskuratu zuten, 17-22 irabaziz. Joaneko markagailua bera, baina oraingo honetan hernaniarren aldeko.
Bi partida horiek jokatuta, lasarteoriatarrek Julen San Miguelen eskutan utzi zuten euren patua. Banakako zazpira artekoan Arandia zuen aurrez aurre eta neurketa errenta handiagatik irabazi behar zuen herriko taldeak lehian aurrera egiteko. Herritarrak ez zuen huts egin; jokoan nagusi izan zen hasieratik eta 20-2 irabazi zuen neurketa.
Aia, hurrengo arerio
Nahiz eta Hernanik kanporaketa berdintzea lortu, Lasarte-Oriak puntu zenbaketa orokorrarengatik (89-88) final laurdenetarako txartela eskuratu zuen.
Hurrengo lehiakidea Aia izango du Lasarte-Oriak. Hilaren 30ean Loidibarren pilotalekuan eta ekainaren 8ko asteburuan Aian neurtuko dituzte indarrak bi taldeek. Kanporaketa zaila aurreikusten dute Lasarte-Oriako kideek: "Iaz finalerdietarako sailkatu ziren eta kanporaketan faborito direla esan daiteke".
Ezin aurrera egin
Errendimendu mailan ere, Udaberri txapelketako binakako final zortzirenak jokatu ziren.
Intzako II. infantil mailako Eñaut Huicik eta Ekhi Maizek Aizkorpe izan zuten aurrez aurre eta herritarrak ederki saiatu arren, etxekoak 18-9 gailendu ziren.