Buenetxea tabernaren atarian egin dute agerraldia Aterpea merkatarien elkarteko kideek; leku hori baliatu dute igaro berri den Udaberri Festako sariak banatzeko. Bertan izan dira Aterpeako lehendakari Mabel Pedreira (merkatarien elkarteko beste hainbat kidek lagunduta) eta sozioekonomia zinegotzi Nuria Fernandez.
Herriko hiru emakume izan dira irabazleak: Asun Fernandez, Antonia Perez eta Ione Zabala. Aterpea merkatarien elkarteko bazkide diren (eta Udaberri Festarekin bat egin dutenak) establezimenduetan erabiltzeko 500 euroko erosketa bonuak jaso dituzte sari gisa.
Horiek erabiltzeko, ordea, zenbait baldintza bete behar dituztela gogorarazi diete elkarteko ordezkariek; adibidez, ohartarazi diete establezimendu bakarrean ezingo dituztela hamar bonu baino gehiago erabili.
Agerraldia amaitzeko, Aterpeako kideek eskerrak eman dizkiete herritarrei beste behin ere herriko merkataritzaren alde egin eta bertan erosteagatik.