Scooter Club Euskadi elkarteko kideek duela 25 urte erabaki zuten rallyak egiten hastea. Urtemuga horren bueltan, ekimen berezi asko prestatu dituzte, aurten. Horien artean, Mercadillo Brocante azoka izan da azkena. Igande honetan eraman dute aurrera, eta finean, helburu iraunkorra izan du; hala nola, alde batetik, motorren bigarren eskuko tresnak saltzea, berrabili daitezen, eta bestetik, elkartearen hurrengo ekitaldiak finantzatzea, lortutako diruarekin. Alabaina, ez dira soilik motorzaleentzako bitxikeriak saldu. Liburuak ere salgai izan dira, komikiak, arropa eta orotariko apaingarriak ere. Orobat, biniloz eta kasetez beteriko postua izan da. Musika errepertorio zabala izan du abestiak jartzen aritu den DJa ere. Produktuak saltzeaz gain, bermuta hartzeko tartea ere egin dute. Hori ez ezik, zozketarako beta, egon, izan ga.