Urtaroa ospatuko dute gaur Iñigo de Loiolako bizilagunek

Txintxarri Aldizkaria 2025eko maiatzaren 24a

Bazkalosteko bingoan ederki pasa ohi dute partaideek.

Egun zoragarria dute aurretik Iñigo de Loiola kalean eta inguruetan bizi diren bizilagunek, 10:00etatik aurrera Udaberriko Festa ospatuko baitute egun osoz. Bizilagunen elkarteko kideek gainerako herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratu eta ongi pasatzera.

Egitaraua

  • 10:00etatik 11:30era: Ankoker Trikitixa auzoan zehar.
  • 10:00etatik 12:00etara: Haur zein helduen bizkotxo lehiaketa. Jakiak entregatzeko epea 12:00ak arte. Sari banaketa, adliz, 13:00etan.
  • 11:00etan: Pintxo-potea, produktuak eta edariak amaitu arte.
  • 11:00etan: Yon Pavón Coctail & Events Barra
  • 11:00etatik 13:00etara: Haurrentzako jolasak, babesleen sariekin.
  • 11:30 etik 13:00etara: Erraldoiak eta buruhandiak kaleetan zehar.
  • 11:30etik 14:00etara: Kilkerband txaranga kaleetan zehar.
  • 14:30ean: Paella herrikoia. Tiketek 10 euro balio dute, eta Iñaki Tabernan eros daitezke.
  • 16:30ean: Bingoa, babesleen sariekin.
  • 18:00etan: Slow Time Blues Band taldearen kontzertua.
  • 19:00etan: Diskoteka Dj Karpinekin festa amaitu arte.

Lasarte-Oriako Udalarekin lankidetzan osatu dute programa. Erakundeak 4.788,29 euroko dirulaguntza eman dio bizilagunen elkarteari.