IESU Abesbatzak kontzertua eskaini du ostiral arratsaldean, Lasarte-Oriako Komentuan. Marina Lerchundik zuzendutako taldeak Ana Belen Garcia pianistarekin batera abestu du. Errepertorioa orotarikoa izan da; pelikuletako soinu bandetako zenbait kanta ahoskatu dituzte, hori ez ezik, musika klasikoko zein pop musikako zenbait doinurekin ere animatu dira.