Intza Elkarteko kideek barrikotea egin dute, ostiral honetan. Lagun artean, sagardoaz gozatu dute; bereziartuatarrek egindakoaz, hain zuzen. Hori ez ezik, sagardotegiko menua goxoa dastatzeko aukera ere izan dute: bakailo tortilla, baikaloa saltsan eta txuleta. Auserki jan eta barre egin dute bazkideek zein gonbidatuek.