XVII. UDALTOP

Udaleko Euskara zinegotzi Estitxu Alkortaren hitzartzea

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 13:00

Estitxu Alkortak hartu du hitza, aurrena: "Udaltop aproposa iruditzen zait gutako bakoitzaren kezkak eta zailtasunak partekatu eta taldean gogoeta egiteko. Hori eginda, iruditzen zait konturatuko garela uste baino gehiagotan egin dezakegula euskaraz, eta gainera, gaizki sentitu gabe. Hori da espero dudana eta ez da erronka makala".