"Inoizko produktu gehien banatu ditugu Lasarte-Orian ere! Iaz baino 220 litro olio gehiago, denera 2.425; iaz baino 101 kontserba lote gehiago, guztira 454. Mila esker beste modu batean kontsumitzeko apustua egiteagatik. Lasarte-Orian ere anbizioz eta ilusioz lanean jarraituko dugu elikadura burujabetza, euskara eta auzolana helburu dituen Errigora proiektuan. Hurrengo kanpainak zuk ere parte har dezakezu!".