Lehiari agur esan dion saskibaloi ataleko azken ordezkaria izan da eta hilaren 17an, urte zirraragarri eta gogorra biribildu zuen Jonatan Reinoren taldeak; 48-64 gailendu zen.
Lehen hamar minutuak berdinduak (14-16) izan ziren arren, bigarren laurdenean aurre hartzea lortu zuen talde urdin beltzak (24-34). Atsedenaren ostean, Lasarte-Oriako taldeak aldea mantentzeko lan egin zuen. Ez hori bakarrik, laurdenez laurden errenta handitzen joan zen; 12-16 eta 12-14 izan ziren partzialak.
Gipuzkoako txapelketatik Euskal Ligarako jauzia egin ostean, A-2 multzoan egin da borrokan talde urdin-beltza. Seigarren sailkatu da eta hurrengo urtean, berriro Gipuzkoako txapelketan izango da lehian taldea.
Osatdar Saskibaloi ataleko taldeen sailkapenak honakoak dira:
Senior II. maila Senior III. maila Junior Errendimendu zilarra • Ostadar SKT - 6º • Ostadar SKT Beltza - 8º Euskal Liga, Kadete maila Kadete Errendimendu zilarra |
Kadete Partaidetza Infantil Partaidetza Handi • Ostadar Beltza • Ostadar Urdina Infantil Partaidetza Txiki • Ostadar Beltza • Ostadar Urdina |