Herriko futbol taldeek Kopa lehiaketetako finalerdi eta finalerdiak jokatuko dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 12:30

Futbol denboraldia amaitzear da. Maila ezberdinetako txapelketetako azken jardunaldi, kanporaketak zein finalak jokatzen ari dira

Herriko ordezkari gehienek euren denboraldia amaitu eta maila mantendu duten arren, gutxi batzuk Kopa eta Udaberri kopako finalerdi eta finaletan sartu dira.

Ostadar SKTko Erregionalak Bergara izango du aurrez kopako finalerdian. Talde urdin-beltzeko infantil I. mailako taldea ere Udaberriko kopako finalean da; Zarautz KE C izango du aurkari.

Texas Lasartearra CFri dagokionez, Kadete 1. mailako taldeak kopako finalerdiari egingo dio aurre; Ekintzarekin neurtuko ditu indarrak. 

Horrez gain, talde txuri-urdineko jubenilen B taldeak Gorengo Jubenil mailarako igoera du jokoan azken jardunaldian. Lehen lau sailkatuen artean geratzeko Urnieta KE C garaitu beharko du.

Garaipenarekin amaitu

Liga amaitu duten taldeen artean, Ostadar SKTko Erregional Gorengo taldea dugu. Jon Iruretak zuzentzen duen taldeak 3-0 garaitu zuen Billabona KE. Galeriako irudiak neurketakoak dira.