Kanporaketa irekia, Herriarteko gomazko pala txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 13:15

Lasarte-Oria eta Zarautzen arteko kanporaketako irudia.

Lasarte-Oria eta Hernaniko gomazko pala taldeek Herriarteko txapelketako kanporaketako lehen jardunaldia jokatu zuten hilaren 16an, Hernanin. Aldeko 2-1eko markagailua eskuratu zuen herriko taldeak, etxean ziurtatu beharko du sailkapena

Bakarkako lehian Julen San Miguelek erraz irabazi zion aurkariari, 20-9. Borroka ederra izan zen bikotekoan, baina Xabi Arteaga eta Jagoba Mendizabalek garaipena erdietsi zuten, 20-17. Eta bakarkako zazpira arteko neurketan, Iker Artetxek ezin izan zuen hirugarren puntua eskuratu; 7-20 gailendu zen Hernaniko ordezkaria. 

Pilotari lasarteoriatarrak gogor borrokatu eta 1-2 gailendu ziren arren, etxean lotu beharko dute final laurdenetarako sailkapena. Hitzordua, hilaren 23an, 19:00etan da Loidibarren pilotalekuan.

Intzako pilotariei dagokionez, herriko kirol elkarteak ordezkari bakarra du lehian, infantil mailako Intza 2 bikotea. Udaberri txapelketako kanporaketa gainditu eta final zortzirenei egingo die aurre, hilaren 23an, Seguran.

Bestalde, Intzako Jon Pello Artetxe eta Peru Urdanpilleta bikoteak Irurtzungo lehiaketan aurrera egin du. Santio txapelketan, aldiz, ez zuen zortea aldeko izan bikoteak, 21-22 galdu zuen.