Herritarrak lasterketa ezberdinetako podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 14:00

Borja Granado (ezkerrean) eta Olaso (eskuinean), podiumetan. Arg.: B. GRanago/MC Olaso

Lasarte-Oriako korrikalariak errepidean zein mendian Gipuzkoa, Euskadi zein Espainiako lasterketa ezberdinetan lehian izan dira azken asteetan

Horien artean, Mallorcan (Balear Uharteak) Espainako Maratoi erdian lehiatu da Mari Carmen Olaso herritarra hilaren 17an. 01.43.44 marka egin zuen helmugan eta  F-55 mailan bosgarren postuan sailkatu da; maila herrikoian, lehena izan zen.

Ez da podiumera igo den herritar bakarra izan. Huesca aldean izan ziren Borja eta Ivan Granado anaiak Arguiseko Perimetrail proban hilaren 10ean eta 11n. Eguraldiarengatik moldatutako Ultra distantzian LOTMEko kide Borjak bigarren iritsi zen helmugara (03.19.58,69) eta 29 kmko lehian, aldiz, Ivanek (03.39.25,44)  hirugarren postua eskuratu zuen 40 urteko mailan.

Horiez gain, Aloña Mendi taldeko Jon Presa bigarren izan da Bidaniko I. krosean.