Amateur mailako LOKEko gimnastak ere podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 22a, 10:00

LOKEko amateur mailako gimnastak; batzuk dominak jantzita. Arg.: LOKE Gimnastika.

Lasarte-Oria Kirol elkarteko (LOKE) gimnastek amateur mailako Gipuzkoako txapelketako finala lehiatu dute hilaren 17an, Eibarren. Dominak eta Euskadiko txapelketarako sailkapena eskuratu dute ordezkari guztiek

Bikain aritu dira tapizean eta hainbat domina jantzi dituzte:

Bakarkakoak/bikoteak
  • Master A maila
    • Paula Martinez - 8º
      • Pilota - 8º
      • Mazak - 9º
  • Senior A
    • Mirian Prieto - 2º
      • Pilota - 1º
      • Uztaia - 3
  • Jubenil A
    • Maitane Sarmiento - 3º
      • Pilota - 3º
      • Zinta - 7º
    • Noa del Amo eta Saioa Boyero - 7º
      • Zinta - 8º
      • Pilota - 7º
Taldeak 
  • Jubenil A 
    •  LOKE - 4º
  • Kadete B
    • LOKE - 8º
  • Kadete C
    • LOKE - 1º

 

* Beltzez podiumeko postuak

Gimnasta zein talde guztiak Euskadiko txapelketarako sailkatu eta mailaren arabera, hilaren 25ean eta 31n lehiatuko dira. 

Horrez gain, eskolarteko mailako bakarkako eta bikoteak Euskadiko Eskolarteko Jokoetan parte hartuko dute hilaren 24an.