Donostiako Kote Olaizola estadioan bildu ziren Euskadiko atleta gazteak 18 eta 20 urtez azpiko lehiaketan. Goiz eta arratsalde izan ziren proba ezberdinetan Ostadar SKTko kideak zein Real Sociedad taldean dagoen Alex Alkain herritarra izan ziren borrokan eta lehiaketa ederra egin zuten horietako batzuk:
- Oinatz Almagro (Ostadar SKT): Luzera Jauzi - 1º /Jauzi Hirukoitza 1º
- Hodei Garcia (Ostadar SKT): Pertika jauzia - 1º
- Iraia Alkorta (Ostadar SKT): 100 m. lasterketa - 3º
- Alex Alkain (Real Sociedad): 4x100 m. lasterketa - 1º
Atsobakarren lehenengoz
Hilaren 18an, aldiz, atletismo lehiaketa bat izan zen estreinakoz Atsobakar kirol gunean, proba konbinatuetako Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa.
Talde ezberdinetako alebin eta infantil mailako gazteak bildu ziren pistan eta horien artean izan ziren Ostadar SKTko zortzi kide – alebin mailan: Ane Latorre, Naroa Ovejas, David Roman, Danel Sanchez eta Egan Mena; infantil mailan: Amelie Flores, Xuban Corman eta Iban Carrascosa– zein Real Sociedad taldeko Alaia Romero herritarra.
Alebin mailako gaztetxoek luzera jauzia, pisu jaurtiketa eta 60 m. lasterketa lehiatu zituzten; infantilek, aldiz, luzera jauzi eta pisu jaurtiketaz gain, 80 m. eta 80 m. hesi lasterketak.
Guztiak nor baino nor izan ziren proba ezberdinetan puntuak eskuratu eta lehen postuetan egoteko; herritarrek ezin izan zuten podiumean egon, ordea:
Alebin maila
David Roman (Ostadar SKT) - 5º Ane Latorre (Ostadar SKT) - 9º Danel Sanchez (Ostadar SKT) - 13º Egan Mena (Ostadar SKT)- 15º Naroa Ovejas (Ostadar SKT) - 18º |
Infantil maila
Amelie Flores (Ostadar SKT) - 6º Iban Carrascosa (Ostadar SKT) - 9º Xuban Corman (Ostadar SKT) - 11º Alaia Romero (Real Sociedad) - 18º |