Herriko lagun kuadrilla batek Heriotzaz Bizitzatik ekimena jarri du martxan, heriotzaren gaiak tabu izateari utzi eta normaltasunera pasatzeko nahiak hauspotuta. Bi jarduera irekirekin hasiko dute ibilbidea. Aurrenekoa bihar izango da, Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola kalea, 6), 18:00etatik aurrera: kafe baten bueltan aterako dute heriotzaren gaia, Nere Erkiaga adituarekin batera. Antolatzaileek izena emateko eskatu diete interesa dutenei, 672 21 29 60 telefono zenbakira deitu edo idatzita (WhatsApp).