Transmaribibolloen irakurketa
Gaurko eguna, sexu eta genero disidenteon salaketa eta borroka eguna da. Azken hamarkadak eman ditugu sexu-genero askapen mugimenduetatik bizitza eredu normatiboak eragiten dituen indarkerien aurrean gure gorputzak jartzen, LGBTIQ+ fobiak dituen aurpegi ezberdinak salatzen eta borrokatzen. Aski dela esateko eguna da gaurkoa.
Pasa den maiatzaren 10ean, esaterako, Orioko asanblada transmaribibolloak antolatutako Pakafest egunaz gozatzen ari ginen bitartean, herrian bertan, beste behin ere, erasotuak izan ginen. Inpunitate osoz jokatzen jarraitzen dute eta erasoen aurrean ez gara isilduko!
Argi dago eraso horien atzean, pentsamendu, jarrera eta jokabide LGBTIQ+foboa, klasista, sexista edota arrazista duten pertsonak daudela eta erantzukizuna beraiena dela. Baina pertsona horiek komunikabide eta erakunde ezberdinetatik entzuten dituzten gorroto diskurtsoetan justifi katzen eta indartzen dira.
Horregatik, beharrezkoa da kaleetan antolatzen jarraitzea. Buruntzaldeko mugimendu transmaribibolloa eta feminista indartzea ezinbestekoa da. Hemendik, dei egin nahi diegu Buruntzaldeko LGBTIQ+ pertsona guztiei zein sexu-genero disidentzia guztiei eta artikulatzera animatu.
Sexu-genero askapena, ordea, ez da soilik guri dagokigun kontua, jendarte osoaren aldarrikapena behar du izan, baita pertsona zis heteroena ere. Denon askatasuna da kolokan dagoena!
Ezin aipatu gabe utzi Palestinako herriaren aurka Israelgo estatu sionista egiten ari den genozidioa. Transmaribibollo kolektibook irmoki salatu nahi dugu sarraskia. Eta aldarrikatu nahi dugu Israelek kolektiboaren harrotasuna propaganda estrategia gisa erabiltzen duela. Guretzat ez dago harrotasunik, baldin eta genozidioa makillatzeko erabiltzen badute. Ez gure izenean!
Askatasunez bizitzeko behar ditugun baldintzak lortzea dugu xede, eta horretarako, gure arteko sare iraunkorrak indartzen, artikulatzen, elkar zaintzen eta antolatzen jarraituko dugu. Azken batean, gu guztion eskubideak aldarrikatzen ari gara!
Gora sexu-genero askapena! Gora Palestina askea! Gora mugimendu transfeminista!
BURUNTZALDEKO TRANSMARIBIBOLLOAK