LOKEko judokak Alebin mailako Gipuzkoako Txapelketan zein Kopan podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 21a, 09:45

Domina eskuratu zuten LOKEko kideak. Arg.: LOKE Judo.

Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judoka gazteenek Alebin mailako Gipuzkoako txapelketari zein kopari egin zioten aurre hilaren 17an eta 18an, Urnietako kiroldegian

Gazteek aurreko jardunaldietan lortutako emaitzak kontuan izanda, euren mailako azkeneko saioa lehiaketa batean edo bestean parte hartu zuten. 

LOKEko ordezkariak bikain aritu ziren tatamian eta dominen lehiara iritsi ziren. Taldeko zortzi kide izan ziren podiumetan:

Gipuzkoako txapelketa
  • Martina Miguelez - 1º
  • Pablo Roman - 1º
  • Izaro Santamaria - 3º
  • Daniel Nikitin - 3º

 

Gipuzkoako kopa
  • Maria Villalon - 1º
  • Inhar San Sebastian - 1º
  • Unai Granado - 3º
  • Ur Crespo - 3º

Kirol elkarteko entrenatzailea pozarren dago gazteek egindako lanarekin.