Maialen Chourraut herritarrak taldekako zilarra jantzi du Europako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 20a, 15:30

Maialen Chourraut (erdian), Leire Goñi eta Laia Sorribes lortutako dominekin. Arg.: rfepiraguismo

Eslalomeko Europako txapelketa lehiatu da hilaren 15etik 18ra Parisko Vaires-Sur-Marne kanalean. Europako palista onenek egin zuten bat bertan eta Maialen Chourraut herritarrak hiru probatan parte hartu zuen: taldean zein bakarka K1 modalitatean eta Kayak krosean

Bakarkako lehiatan podiumeko ateetan geratu zen, baina taldekoan Leire Goñi eta Laia Sorribesekin batera zilarrezko domina jantzi zuen. Taldeak ez zuen hutsik egin bidean eta 

K1 modalitateko bakarkako borrokan ere finalera iritsi zen Chourraut. Jaitsieran hirugarren denbora onena egin bazuen ere, 17. atea ukitu eta bi puntuko zigorrak seigarren postura eraman zuen herritarra.

Kayak Kros proban ere seigarren sailkatu zen olinpiar dominadun kirolaria. Erlojupeko jaitsieran marka ona egin eta final laurdenetan sartu zen lehiatzera lasarteoriatarra. Horretan finalerdirako txartela lortu arren, ezin izan zen dominen lehian egon. 

Munduko Kopa

Europako txapelketaren ostean, ekainean Munduko Kopako jardunaldiei egingo die palista entzutetsuak. Lehena ekainaren 5etik 8ra lehiatuko da herritarrak ongi ezagutzen duen La Seu D'Urgelleko (Lleida, Katalunia) kanalean.