Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du Goikaleko eremu bat asfaltatzeko obrak egingo dituela bihar eta etzi, betiere eguraldiak laguntzen badu. Lan horiek 12. eta 18. atarien arteko zatian izango dute eragina eta trafikoa moztu egingo dute. Herritarrei "pazientzia eta ulermena" eskatu die erakundeak.